jueves, 6 de febrero de 2014

1C- NIP

Klima aldaketak lau gradu igoko ditu tenperaturak hirietan mende amaieran( HEMEN )
Klima aldaketaren eragina aztertu du Jaurlaritzak, eta, eginiko txostenaren arabera, udak lehorragoak izango dira


Zein da berriaren titulua? Klima aldaketak lau gradu igoko ditu tenperaturak hirietan mende amaieran.
Zein da berriak garatzen duen gaia? ( aldaketa klimatikoa, ura, hondakinak, aztarnak, biodibertsitatea, …) Lantzen duen gaia aldaketa klimatikoa da.
Zeinek argitaratzen du berria? Berriak argitaratzen du.
Laburtu zure hitzekin berria ( 100 hitz gutxienez , 200 hitz gehienez)
2066. eta 2099. urteen artean tenperaturak igoko dira, aldaketa klimatikoaren eraginez. Eusko Jaurlaritzak egindako azterketa baten arabera tenperatura maximoak eta minimoak 1 eta 3 gradu artean igoko dira. Klima aldaketak Euskal Herrian nola eragingo duen jakiteko, K-Egoitzen izeneko ikerketa abian jarri dute.  Orain arte egindako ikerketen arabera, mende amaieran prezipitazioak behera egingo dute. Hala ere, neguak euritsuagoak izango dira eta udak, berriz, lehorragoak izango dira, hau da, euri gutxiago egingo du uda sasoian. Beroaldiak maizago eta luzeagoak izango direla aurreikusten da.
Txostenean dioenez, mende honen erdialderako, hondartzak 11 eta 13 metro atzerago egongo dira. Ondorio horiek guztiak K-Egoitzen proiektuaren barruan aztertzen ari dira, klima aldaketei aurre egiteko proposamenarekin.
Aukeratu har dezakezun konpromesu bat (irakurri eta aukeratu ) Hartu ahal dudan konpromesu bat, etxeko gela batetik ateratzean argia itzaltzea da. Pizka bat ahazkorra naizenez, ahazten zait azkotan hau egitea, eta argia itzaltzen hasten badut beti, energia aurreztuko dut.

BIDEOA


Zeri buruz pentsarazten digu ? ( gutxienez 50 hitz, gehienez 100 hitz)
Lurrari egiten ari diogun minaz pentsararazten digu: animaliak desagertzen ari dira, beste animalia mota batzuen bizitokiak ere desagertzen ari dira... Eta hau guztia, gure hondakinak behar ez ditugun tokietara botatzeagaitik. Gainera, animaliak guretzat futzezkoak dira bizitzeko ez dago ondo egiten ari garena, haiek ez batigute ezer txarra egin guri. Haien bizitza salbatzea gure esku dago.


No hay comentarios:

Publicar un comentario